miércoles, 30 de octubre de 2013

BERRIAREN ANALISIA

Berri baten analisia.
Idazmena: polizia-kontakizuna

  1. Irakurri testua eta, 1-2-4 egitura erabiliz bete 1. fitxa.

Pistorius atxilotu dute, bikotekidea hiltzea leporatuta
Lehen ikerketen ondoren, Poliziak atleta atzeman du, eta gaur deklaratuko du epailearen aurrean
Oscar Pistorius atleta atxilotu zuen atzo Hegoafrikako Poliziak, Reeva Steenkamp bere bikotekidea hiltzea leporatuta. Polizia iturriek jakinarazi zutenez, emakumearen gorpua zerraldo aurkitu zuten atletaren etxean, lau tirorekin. Hasiera batean, Pistoriusek lapur batekin nahastuta tiro egin ziola zabaldu zen, baina lehen ikerketen ondoren Poliziak atletaren aurkako akusazioa egin eta atxilotu zuen, genero indarkeria egotzita. Bikotea Pretoriako luxuzko etxe multzo batean bizi zen, segurtasun pribatuarekin, eta besteak beste horregatik ez dute aintzat hartu lapurraren teoria. Pistorius gaur eramango dute epailearen aurrera.

Pistoriusek bi hankak moztuak ditu, eta bi protesirekin korrika eginez Olinpiar Jokoetan parte hartu duen lehen atleta da.
LANDER IRUIN DONOSTIA
2013-02-15


  1. Taldeka, orri birakaria egitura erabiliz, idatzi berri horretan oinarritutako polizia-kontakizuna (20 lerro)
  2. Irakurri kontakizuna taldean eta, ortografia edo adierazpen akatsak zuzenduta, entregatu irakasleari. 

SARRERA

Kaixo.
Ongi etorri gure blogera. Ipintza institutuko dibertsifikazio taldearen  bloga (3. maila) duzue hemen.